Zer berri? :: Kirmen Uriberen “Izurdeen aurreko bizitza”

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli.

Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere. Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia.

Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean.

Liburua gaur, abenduak 5, Durangoko Azokan aurkeztuko du (12:30ean) Kirmen Uribek.


Izurdeen aurreko bizitza liburuaren azala I Irudia: Susa

Laburrean

Izenburua  Izurdeen aurreko bizitza

Egilea  Kirmen Uribe

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  20,00 € (paperean) / 3,12 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  320

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-81-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude