Zer berri? :: “Kurdistan, argi bat ekialde hurbilean”, Urtzi Urrutikoetxearen liburua

Herri kurdua ez da txikia, ezta bazterrekoa ere. Kurduak Ekialde Hurbileko herririk garrantzitsuenetakoak dira, turkiar, arabiar eta persiarrekin batera. Aurreko hiruren antzekoa litzateke Kurdistan, azalerari, biztanle kopuruari eta hizkuntzaren hiztunei erreparatuta. Alabaina, ez dute estatu-egiturarik sortu –ez bateraturik, behintzat–, eta Turkian, Iraken, Iranen eta Sirian banatuta daude, hurrenez hurren, Bakur, Baxur, Rojhelat eta Rojava izena duten eskualdeetan.

Azken urteotan Ekialde Hurbilean gertatutakoak eraman gaitu mendebaldarrok kurduengan arreta berezia jartzera. Rojava, adibidez, utopiaren sinonimo bihurtu da. Han, zatiketa eta ezinikusi etniko, erlijioso eta politikoen gainetik, demokrazia erradikala, udalgintza, desberdinen arteko begirunea eta emakumeen ahalduntzea sustatzen ari dira. Alegia, oasi moduko bat fundamentalismoen basamortuan.

Liburu honek bidaia bat proposatzen digu herri kurduaren historian eta egungo egoeran barrena. Bidaia labirintikoa izan zitekeen, egia esan, baina ez dago galtzeko inolako arriskurik, gidaria Urtzi Urrutikoetxea baita. Hura oso ondo ezagutzen du Urrutikoetxeak, bertatik bertara, eta erraz egiten du zaila izan zitekeena.


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Kurdistan, argi bat ekialde hurbilean

Egilea  Urtzi Urrutikoetxea 

Argitaletxea  Elkar-Berria-Jakin

Salneurria  17,50 €

Hizkuntza  Euskera

Orrialde-kopurua  184

Argitatze urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-1360-150-2

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude