Aurten 25 urte beteko dira Loreleiren lehen diskoa, Bada hiri gorri bat; eta data berezi hori ospatzeko lan berri bat aurkeztuko dute: Ekografiak, Victor Sanchez ingeniariarekin Elkar estudioan grabatua.
20 urte pasatu dira Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek Lorelei proiektua bizirik lurperatu zutenetik. Bi disko ahaztezin utzi zituzten: Bada hiri gorri bat (1997) eta Tatuatu zenidan zerua (1999). Orduko eszena irauli zuten harrera arrakastatsuarekin.
Lorelei taldearen agurretik bi hamarkada iragan diren honetan, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariekin batera, antzokietara itzultzea erabaki dute Gorosabelek eta Serranok, denborak ematen duen heldutasunaz, beraien eskaintza pop-rock lirikoa birpasatzeko asmoarekin; eta eszenatokietara berriro itzultzeko gogoa entzuleei eskainitako opari disko-proiektu batekin biribildu nahi izan dute: Ekografiak.
Laburrean
Izenburua Ekografiak
EgileaLorelei
DiskoetxeaElkar Musika
Zenbatekoa15,95 €
FormatuaCD
HizkuntzaEuskara
Argitalpen-urtea2022
LizentziaCopyright
Abestiak
1. Egin arraun
2. Non zabiltza
3. Kristalezko oihana
4. Erre da hiri gorria
5. Bi herensuge
6. Ekografiak
7. Ipar haizea
8. Ilargiaren etorbidea
9. Uso beltz migrariak
10. Gorpua