Zer berri? :: ‘Rosalía de Castro’ poeta galegoaren antologia

Ez da guztiz berria Susa argitaletxeak plazaratutako Rosalia de Castro poesia liburu hau, 2017an argitaratua izan baitzen. Koldo Izagirrek euskarara ekarritako idazle galiziarraren poema antologia argitaletxe zarauztarraren Munduko Poesia Kaiera bilduman argitaratu zen. Baina gaurkoan aktualitatearen protagonistetako bat bilakatu du poema hauen itzultzaile Izagirrek  Euskadi Literatura Sarietan finalista izateari uko egin baitio, hain zuzen ere, poeta galiziarraren poemen itzulpenean egindako lanagatik.

Beñat Sarasola, Munduko Poesia Kaieraren arduradunak hitzaurrean dioenez, “Rosalia de Castro figura funtsezkoa dugu galiziar poesiaren historian; hain da horrela, ezen haren Cantares gallegos (Eresi galegoak) argitarapena (1863) jotzen da Rexurdimento (Pizkundea) mugimenduaren abiapuntutzat. Galiziar pizkundea Kataluniakoren paraleloan garatu zen gutxi-asko, abertzaletasunaren piztearekin loturik politikoki, eta poesiari dagokionez, lore jokoen antolaketek bultzaturik. Euskal pizkundea apur bat geroago loratu zen, XX. mendeko hastapenetan, eta denek dituzte neurri batean antzeko ezaugarri orokorrak. Hala ere, Galiziako kasuan, pizkundea emakumezko idazle batek abiatu izana gauza ezohikoa da, gainontzeko mugimenduetan gizonezkoak izan baitziren “jaun eta jabe”.


Laburrean

Egilea  Rosalía de Castro

Itzultzailea  Koldo Izagirre

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  9,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  64

Argitalpen-urtea  2017

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-04-4


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude