Zer berri? Willis Drummond taldearen “Garai bereziendako kontzertu berezia” diskoa

2019ko azaroan “Zugzwang” izeneko seigarren estudioko lana kaleratu zuen Willis Drummond taldeak, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin.

Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian ixildu ziren, Covid-19ak behartuta.

Geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu zen eta Vincent Bestaven “Botibol” batu da taldera, bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin.

Willis Drummonden kantuak beste ikuspuntu batekin landu dituzte oraingo 4 kideek batera eta zenbait kontzertu eman dute orain arte eta beste asko emateko gogoz dabil Ipar Euskal Herriko musika taldea.

Garai bereziendako kontzertu berezia 2021eko ekainaren 11an grabatu zuten zuzenean, Biarritzeko Atabal aretoan.

Berriki Ondarroan Willis Drummond taldeak emandako kontzertuaren argazki bat 

Laburrean

Izenburua  Garai bereziendako kontzertu berezia

Egilea  Willis Drummond

Zenbatekoa  11,95 €

Formatua  CD

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Ikusi Nahi eta nahi ez diskoaren kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude