Zer berri? :: “Zure mugadun hutsune”, Dena taldearen diskoa

Ondarroako musika talde gazte bat da Dena. Xabat Ituartek (bateria), Unai Aretxabaletak (baxua) eta Beñat Eizagirrek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute. 2020an lehen lana (Ezer sentitzeko) kaleratu eta aurkezten ibili ondoren, orain bigarren diskoa kaleratu dute, Bonberenea Ekintzak zigilupean: Zure mugadun hutsune.

2020 eta 2021 bitartean Ondarroan, “Oilotokixan”, sortu zituzten abestiak. Etxean eta etxetik, etxekoen laguntzarekin egin dute lan berri hau.

Beren errealitateari kantatu diote. Eguneroko borroka txikiei. Erabakiei eta zalantzei. Harremanei. Galderei eta galerei. Hutsuneei. Eta betetzen dituen horri guztiari.


 Laburrean

Izenburua  Zure mugadun hutsune

Egilea  Dena

Diskoetxea  Bonberenea Ekintzak

Zenbatekoa  15,00 € (LP+CD)

Formatua  LP+CD / MP3

HIizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Mugadun hutsune
2. Gil drama
3. Bide batez
4. Nada
5. Malva rosa

6. Vivac bat
7. Nola utzi negar egiteari?
8. Nanga Parbat
9. Atzera bueltarik ez


Mugadun hutsune kantaren bideoklipa

Zure mugadun hutsune diskoaren kantak entzuteko

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.