Zer berri? :: “Zutaz letrak idazteko”, Eñaut Elorrietaren kanta berria

Eñaut Elorrietaren kantu berria ezagutu dugu asteon, Zutaz letrak idazteko. Udazkenean argitaratuko duen Fantasia diskoko lehen singlea da eta Jose Luis Otamendiren letra du. Aitor Etxebarriak egin ditu ekoizpen lanak Elorrietaren lan berrian.

Elorrietak 2019an argitaratu zituen bere azken diskoak, Harian Zuzenean izenekoa (plataforma digitaletan soilik dagoena), Elorrietak berak eta Kaabestri Sting Ensemble taldearekin egindako biraren zortzi abesti bildu zituena. Hamaika lagunek osatutako taldeak kilometro asko egin zituen, 10.000 ikusletik gora bildu zituzten eskainitako 23 kontzertuetan. Proiektu horrekin bukatutakoan, Elorrietak disko berri baten grabaketan sartu zen eta urte berean Irteera argiak izeneko diskoa ere kaleratu zuen.

Zutaz letrak idazteko bere baitan edukiko  duen disko berria urte bukaera aldean argitaratuko du Elorrietak, Fantasia izenekoa, Elkar Musika diskoetxearekin.


Zutaz letrak idazteko kantaren bideoklipa

Irteera argiak kantaren bideoklipa

Harian zuzenean zuzeneko grabazioaren Olatuen balada kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude