Zientzia Fakultateko ikasleak kaleratuak izan dira laborategi batean piztutako suaren ondorioz

Ezustekoa gertatu da gaur goizean UPV/EHUren Leioako Campusean. 11:30 inguruan, momentu horretan hutsik zegoen erabilera anitzeko irakaskuntza laborategi batean kanpai batek sua hartu du. Sorturiko kea antzemanda, segurtasun protokoloa abiarazi dute, suhiltzaileak handik gutxira bertaratu direlarik. Horiek emandako aginduak betez, Fakultateko A eta B eraikinak (irakasteko gelak, irakaskuntza-laborategiak eta zerbitzu nagusiak biltzen dituztenak) utzarazi behar izan dituzte, sortutako kea aireztatu behar zelakoan. Lanok bukatuta, suhiltzaileak campusetik joan dira, EHUko iturriek adierazi dutenez. Bestalde, Zientzia eta Teknologia Fakultateko iturriek adierazi dutenez, ‘olio-bainu’ proba bat burutzeko prestaturiko konposatuak eragin du sutea. Arratsaldeko klaseak normaltasunez eman dira, iturri berberek esan dutenaren arabera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude