Zinea aire librean :: “Orkestra lurtarra”

Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara edo ez eramango duten musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan
oinarrituta film hau egitea erabaki zuten. Luze jo du, baina merezi izan dute bideak eta lanak

Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute filma eta azken honek izdatzi du musika guztia; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Eta emaitza da, seguruenik, Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik ‘txoro’ eta dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa dena.

Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartu-emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki
bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…


 Laburrean

Jatorrizko izenburua  Orkestra Lurtarra

Urtea  2022

Iraupena  70′

Herrialdea  Euskal Herria

Zuzendaritza  Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce

Gidoia  Harkaitz Cano, Eneko Olasagasti

Musika  Joseba Ponce

Argazkia   Marrazki bizidunak

Aktoreak  Marrazki bizidunak

Ekoizpena  Lotura Films

Generoa  Marrazki bizidunak

Hizkuntza  Euskara

Lekua  Aldapako Auditorioa

Eguna  Uztailak 29, ostirala

Ordua  22:15ean

Sarrera  Doan


Orkestra lurtarra pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.