Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI mendean munduari eman zion itzulia du hizpide Elkano, Munduari Lehen Bira animaziozko pelikula.
Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdin izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da pelikula. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu zen, baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia.
Ekaitzak, gosea, tribuak… Sevillatik bost ontzi eta 240 marinel itsasoratu ziren 1519an. Hiru urte geroago, itsasontzi bakar batek lortu zuen bueltatzea, hogei marinelekin soilik. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen kontzientzia aldatzea lortu zuten, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuta.
Laburrean
Jatorrizko izenburua Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo
Urtea 2019
Iraupena 90′
País Estatu espainiarra
Dirección Ángel Alonso
Gidoia José Antonio Vitoria, Garbiñe Losada
Musika Joseba Beristain
Argazkia Animazioa
Aktoreak Animación
Ekoizleak Dibulitoon Studio, RTVE, ETB
Generoa Animación, Aventuras, Infantil
Sariak 2019 Premios Goya Nominada a mejor película de animación 2020 Premios Quirino Nominada a mejor película de animación 2020 Premios Platino Nominada a mejor película de animación
Hizkuntza Euskera
Lekua Aldapako auditorio
Eguna Uztailak 15
Ordua 22:15ean
Sarrera Doan