Zinea :: “Rabbit academy. Pazko arrautzen lapurreta handia”, Kultur Leioan

Maxek bere helburua lortu du: lehen untxi kaletarra izango da Pazko untxiek beren maisu eskolan onartuko dutena. Berak eta lagunek nork bere super boterea aurkitu beharko dute, Pazkoa babesteko.

Baina orduan inork espero ez zuena gertatu da: Pazko untxien ondasunik preziatuena, Urrezko arrautza, belztu egin da… eta horrek esan nahi du Pazkoa arrisku larrian dagoela! Izan ere, Leok, hiriko untxi talde bateko buruak, Pazkoa hondatu nahi baitu, eta azeri familia bat engainatu du arrautza guztiak lapurtzeko.

Maxek aukera bakarra du Pazkoa salbatzeko: laguntza eskaini dion Ferdinand azeri txikiarekin indarrak batzea. Baina benetan fidatu ote daiteke untxi txiki bat azeri batekin? Agian etsaia besarkatzea da lagun bat egiteko modurik onena.


Laburrean

Jatorrizko titulua  Die Häschenschule – Der große Eierklau 

Urtea  2022

Iraupena  76′

Herrialdea  Alemania

Zuzendaria  Ute von Münchow-Pohl

Gidoia  Katja Grübel, Dagmar Rehbinder

Musika  Alex Komlew

Argazkia  Animazioa

Aktoreak  Animazioa

Ekoizpena  Akkord Film Produktion GmbH, arx anima

Generoa  Animation

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Egunak  Otsailaren 11n (arunbatean) eta 12an (igandean)

Ordua  17:30ean

Sarrera  4 euro


Rabbit academy: Pazko arrautzen lapurreta handia pelikuaren trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude