Zinema :: “Momiak”, umeentzako zinema Kultur Leioan

Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin.

Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du.

Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat!

Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.


Laburrean

Jatorrizko titulua  Momias

Urtea  2023

Iraupena  88′

Herrialdea  Estatu espainarra

Zuzendaria  Juan Jesús García Galocha

Gidoia  Jordi Gasull, Javier Barreira I Istorioa  Jordi Gasull

Musita  Fernando Velázquez

Argazkia  Animazioa

Aktoreak  Animazioa

Ekoizpena  4 Cats Pictures, Atresmedia Cine, Movistar Plus+, TV3, Warner Bros

Generosa  Animazioa

Hizkuntza Euskaraz

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Martxoaren 25 eta 26ean

Ordua  17:30ean

Sarrera  4 €


Momiak pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude