Zorionak eta urte berri on!

Jokin Ugarte, Mari Jose Peleteiro, Asier Izquierdo, Eguzkiñe Agirre I Concejales de EH Bildu Leioa

EH Bilduren udal taldetik Leioako herriari ikazkin nagusiari egiten dizkiogun eskaeren berri eman nahi diogu, datozen garaietan guztion artean gauzatu ditzagun:

Olentzero maitea, 2022a elkartasunaren urtea bezala berrestea espero dugu, beldurra garaituz eta gizateriari hainbeste kalte egiten ari zaion txertoen patentearekin amaituz. Halaber, Leioako jendeak geure burua zaintzen jakitea, gobernariak ondo portatzen ez badira ere.

Era berean, lehen mailako arreta aurrekontuekin eta zerbitzu berriekin berpiztea eskatzen dizugu.

Argiaren faktura hazteari uztea, alternatiba energetiko komunitarioak eraikitzen direlako.

Gure kaleak gero eta gehiago oinezkoentzat eta bizikletaz ibiltzen direnentzat izatea, eta zailtasunak dituztenek oztopoak ez aurkitzea, askatasunez mugitzeko euskarriak baizik.

Mari Domingiri eskatzen diogu emakumeok kaleak berriro har ditzagun askatasunez.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu Kurkudi mendiaren defentsa erraietan daramagula, zuhaitzak, lertxunak, ikazkinak eta abar egon daitezen behar dugulako.

Avanzada dela eta, Imanol Pradales Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatuari eta Iban Rodríguez alkateari ikusmen luzeko betaurrekoak ekartzeko eskatzen dizuegu. Horrela ikusiko dute Avanzada bezalako azpiegitura bat ez dela apetekin konpontzen, etorkizunerako benetako anbizioarekin eta herritar guztiak babestuz baizik.

Aurten, bestalde, ezinezkoa izan da aurrekontuak Gobernu taldearekin adostea, nahiz eta EH Bildutik saiakera egin dugun. Horregatik, oraindik ere indar handiagoz behar ditugu zuen besarkadak Ondiz herriaren ondare gisa mantentzeko, metroa Lamiakon lurperatzeko eta behingoz gure auzoen berroneratzeari ekiteko: Pinueta, Lamiako, Kandelazubieta…

Eta hori guztia ahaztu barik Mari Domingirekin Emakumeen Etxean elkartu nahi dugula gazteak eta ez hain gazteak garen emakumeok, ostegunetan Ondizko Dorrean ilargi eta izar gauak egotea eta elkarteentzako lokalak izatea, horrela bizitza eta jarduera osoko herria eraikiz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.