Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa hurrengo hiru asteburuetan zehar

Prest dago 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Beste behin ere, ALBEren eskutik, eskualdeko bertsolariak prest daude Uribe Kostako txapelaren bila joateko. 25 bertsolari, belaunaldi ezberdinetakoak, lehiatuko dira martxoaren 9an, 16an eta 24an, Erandion, Algortan eta Sopelan hurrenez hurren. Kanporaketak eta finalaurrekoa bertso-poteo…