San Bartolomeko Kulturgunean dagoen taberna itxita egongo da zenbait egunetan

San Bartolomeko Kulturgunea eta baseliza alboan kokatuta dagoen taberna itxita egongo da egun batzuetan. Izan ere, orain arte bertako kudeatzaileak izan direnak aldatu egingo dira eta egun hauetan lokalaren doikuntza egiteko erabiliko dituzte tabernaren kudeatzaile berriek, Udalak ezagutzera eman duenez.