Leioaztar asko eta giro ezin hobea Euskaraldiaren zabaltze ekitaldian

Atzo hasi zen Euskal Herri osoan Euskaraldia, 11 egun euskaraz izeneko ekimen erraldoia. Leioan ere, arratsaldeko 19:30ean eman zitzaion hasiera Euskaraldiari Iparragirre kaleko Stoaren ondoan burutu zen ekitaldiaren bitartez. Leioaztar asko, ume zein heldu, batu ziren hasiera ekitaldian, eta giro…

Gaur hasi eta abenduaren 3ra arte, Euskaraldian murgilduko dira Ahobizi eta Belarriprest guztiak

Gaur, azaroaren 23an, hasi da Euskaraldia Euskal Herriko 400 herri baino gehiagotan. Gizarte ekimen erraldoi hau abenduaren 3arekin batera bukatuko da. Hamaika egunetan zehar,  ia 200.000 euskal herritarrek hartu dut Ahobizi edo Belarriprest rola betetzeko konpromisoa. Leioan ere 11 egunetan…

Euskaraldiak trebakuntza saio arinak antolatu ditu Leioan

Gero eta indar gehiago ari da hartzen euskararen erabileraren aldeko ekimena gure herrian I Osasun Zentroaren langile andanak ekimenean parte hartuko duela iragarri du I Hurrengo ostiral arratsaldean puxikak eta informazio orriak banatuko dira Sakoneta Polikiroldegi atarian Azaroaren 23tik abenduaren…

Euskaraldiak graffiti tailerra antolatu du datorren larunbatean

Hurrengo larunbatean, irailaren 29an, goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean Euskaraldia Leioak graffiti tailerra antolatu du Baranadiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza Ikastegian. Partiadetza zabalik dago gustuko duen ororentzat. Euskaraldian izena emateko moduak eta lekuak Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldian izena emateko…

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuko dute irailaren 21ean Leioan

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenak bere aurkezpen soziala egingo du datorren ostiralean, irailaren 21ean, herriko Bulebarrean, arratsaldeko 19:30etan. Bertan, Leioan ekimenaren hamaikakoa izango dena aurkeztuko dute.  Euskararen aldeko ekimen hau 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. Leioan helburu hauekin: euskaraz…

Gaur 19:00etan, Euskaraldiaren inguruko hitzaldia, Arrate Ilaroren eskutik

Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Euskaraldiaren Leioako sustatzaileek Errekalde Plazaren Nagusien Etxean antolatutako hitzaldia egongo da. “Aktibazio hitzaldia” goiburu jarrita, Euskaraldiaren koordinatzaile nagusi den Arrate Ilaro leioaztarrak hitz egingo du. Interesa duten euskal hiztunak eta euskaltzaleak ganbidatu dituzte Leioako Udalak eta…

Arrate Ilaroren aktibazio hitzaldia Euskaraldia ekimenaren barruan

Datorren ostegunean, hilak 19, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Errekalde Plazako Nagusien Etxean, Euskaraldiaren koordinatzaile Arrate Ilaroren hitzaldia egongo da. Ekitaldia Euskaraldia bultzatzen ari diren Leioako Udalaren eta Egun On! euskara taldearen artean antolatua dago. Euskaraldia. 11 egun euskaraz ekimena 2018ko azaroaren…