Kataluniari elkartasuna adierazteko ekitaldia egingo du Gure Esku Dagok Gernikan

Kataluniako erreferendumaren lehen urtemugaren harira, irailaren 29an, Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du Gernikan, demokrazia defendatu eta Kataluniari, preso politiko, erbesteratu eta errepresaliatuei elkartasuna adierazteko I Edozein herrik bere etorkizuna erabakitzeko duen askatasunaren aldeko mezua zabalduko dute Gure Esku Dagok…

La Vuelta Leioan :: Bizkaiko Zubian batzera eta “hau Euskal Herria dela” aldarrikatzera dei egin dute

”La Vuelta” bihar igaroko da Leioatik eta eskualdeko beste bi herritatik, Getxotik eta Erandiotik hain zuzen.  Espainiako itzulia Getxoko kirol portutik aterako da, ibilibide neutralizatua egiteko, hortik Areeta aldera jotzeko. Bizkaiko Zubitik aurrera, Leioa ere zeharkatuko du Nerbioi ibaiaren ondoko…

Jarraitu GEDen erabakitzeko eskubidearen aldeko Gizakatea zuzenean leihoa.info-n

Gaur, ekainak 10, Gure Esku Dagok antolatutako erabakitzearen aldeko Gizakate erraldoia burutuko da, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituena. Leioatik ehundaka herritarrek parte hartuko dute ekimenean. leihoa.info-k ere bat egingo du gaur Gizakatearekin: zuzenean ikusi ahal izango du zuzenean parte…

100.000 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte Gure Esku Dagoren giza katean

100.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Gure Esku Dagok igandean erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako mobilizazioan parte hartzeko. Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotuko dituen giza katea egiteko deia egin du plataformak. Gure Esku Dagoko bozeramaileek agerraldia egin dute gaur goizean…

EH Bildu Leioak ekainaren 10eko Giza-kate erraldoian parte hartzera deitu du

EH Bildu Leioak datorren ekainaren 10ean Gure Esku Dagok antolatutako Giza-kate erraldoian parte hartzera deitu du. Aritz Tellitu zinegotzi eta bozeramaleak Twitterren bidez zabaldu du deia. “155a geratzeko etorri da eta geratuko dela argi geratu da. Estatu espainiarraren inboluzio demokratikoaren…

Ekainaren 10eko Giza katearen azalpen bideoa zabaldu du Gure Esku Dago

Gure Esku Dago ekimen herritarrak ekainaren 10ean burutuko den Giza kateraren inguruko zehaztapen guztiak ematen dituen azalpen bideoa zabaldu berri du. Bertan, izena emateko aukerez (internet bidez zein herrian bertan), herri bakoitzari dagokion giza-katearen kilometroetara joateko autobusen antolaketaz eta beste…