Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ekainaren 8an Kandelazubietan

Aurreko urteetan bezala Betiko Ikastolak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia antolatu du Leioan. Pailazo famatuek haien azken lana aurkeztuko dute gure herrian, “Borobilean”. Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean? Borobilean eseriko dira…