Udal tailerretako erakusketa Kultur Leioan

Kultur Leioa- ko erakusketa aretoak arte, artisautza eta sorkuntza tailerretako aurreko ikasturteko ikasleen lan-bilduma zabala jarri du erakusgai. Erakusketa aurreko astelehenean, ekainaren 11n, inauguratu zen. Aipatutako Udal Kultur-Tailerretan aritutako ikasleen lanak uztailaren 22ra arte egongo dira ikusgai, Kultur Leioaren ohiko ordutegian.…