M8 :: Leioako emakume feministen argazkia osteguneko grebara deituz

Martxoaren 8ko Nazioarteko mugimendu feministak deitutako grebaren harira, Leioako Mugimendu Feministak Boulebarrean argazkia egiteko deia zabaldu zuen asteon. Atzo, emakumeen plantora deitzeko arrazoiak biltzen dituen esku-orria banatu ostean egin zuten argazkia. Bertan, adin guztietako emakumeak bildu ziren: gazteak eta ez…

Mastitxu udal euskaltegia (Leioako Udala)

Euskara Leioan ikasteko udal dirulaguntzak

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza-eskaerak aurkezteko epea zabaldu du. Eskaerak KulturLeioan (José Ramón Aketxe plaza 11, 4. solairua) kokatuta dagoen Zerbitzuan bertan aurkeztu beharko dira, goizeko 9:00etatik 13:30etara bitartean edota euskara euskarazerbitzua@leioa.net posta elektronikoan. Laguntzak eskuratu ahal izateko…