Datorren igandean, Uribe Kostako presoen aldeko Martxa burutuko da

Datorren igandean, irailaren 23an, Uribe Kostan zeharreko presoen kaleratzearen aldeko martxa burutuko da, Kalera dinamikak bultzatua. ‘Urratsez urrats martxan, denak kaleratu arte’ jarri diote goiburu antolatzaileek martxa honi. Hain zuzen ere, eskualdeko hainbat preso daude 20 urte baino gehiago daramatenak…