Telleriako etxebizitzen zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Telleria auzoan Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren onartutako eskarien behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak. Gaurtik aurrera, zerrenda horretatik kanpo geratu direnek 10 egun naturaleko epea dute alegazioak aurkezteko. Behin epe hau igarota behin betiko…

Akatsak zuzentzeko epean daude Telleriako etxebizitzen eskatzaileak

Udalak adierazi dueles “Telleriako alokairuzko etxebizitzen eskarien artean zortzik akatsak izan dituzte. Beraz, orain, legeak finkatzen duen moduan, pertsona hauek notifikazioa jasotzen duten momentutik hamar eguneko epea izango dute akats hauek zuzentzeko”. Hau amaitzerakoan eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko da.

Maiatzaren azken aldean argitaratuko dela Telleriako etxebizitzen behin-behineko zerrenda iragarri du Udalak

Telleria auzoan Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren eskarien banakako baliozkotze lanetan dabilela Udala iragarri du gaur tokiko erakundeak. Maiatzeko hilabete honetarako behin-behineko onartuen zerrenda argitaratuko da, eta alegazioak egiteko 10 egun naturalak pasatu ondoren,…