Virginia Wolf-en “Gela bat norberarena” irakurle klubean mintzagai

“Garai haietako liburutegi ospetsuei agian ez zien larrituko emakumeen madarikazioak, baina geurean ez ditugu txantxetan hartzen eta berbagai bihurtzen ditugu” diote Leioako Irakurle Klubaren lagunek. Emakumeak eta literaturari buruz eginiko hitzaldi bitan oinarrituta, Virginia Woolfek emakumeen genero-rolak aztertu zituen literaturatik…

Liburu azoka solidarioaren bosgarren edizioa

Leioako Udal Liburutegiak helburu solidarioak dituen Liburu Azokaren 5. edizioa antolatu du ostegunera arte, ekainak 14, Kultur Leioako aterpeetan. Azokaren ordutegia, ostegun eta ostiralean, 10:30etik 20:00etara izango da. Azokan batutako dirua Sortarazi Elkartearen proiektu solidarioetarako izango da.

Alberto Ladrón Aranaren “Gezur Basoa” liburuaz solasaldia Irakurle Klubean

Leire Asiain inspektorearen bigarren ikerketa dakarren Alberto Ladrón Aranak 2016an (dagoeneko bere hirugarren abenturatik doa) eta euskal eleberri beltzaren egile “suediar” arrakastatsuenaren liburua aukeratu dute maiatzeko irakurle klubaren bileraren aitzakia bezala. Erritmo biziz eta modu borobilean gauzatutako eleberri honek eleberri…

Maite Arrese ipuin kontalaria ostegunean Liburutegian

Liburutegia Umeentzako ipuin kontalaria Etzi, osteguna, ipuin-kontaketa ekitaldia antolatu du Udal Liburutegiak arratsaldeko 18:00etan. Ekimena 5 urtetik 9 urtera bitarteko umeei zuzendua dago. Euskaraz izango da eta Maite Arrese ipuin-kontalaria izango da umeei kontaketan jardungo duena. Ekimen honen ondorioz, haur…

Liburutegia :: Idazle frantsesen testu irakurketa

Idazle frantsesen testu irakurketa (eta iruzkinak) burutuko dira otsailaren 20an, asteartez, Udal Liburutegiaren ekimenez. Irakurtaldia Kultur Leioaren Prentsa Aretoan burutuko da. Aretoa Kultur Leioaren 4. solairuan dago. Irakurleak Lydia Vázquez eta Nadia Brouardelle izango dira. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da,…

“Kixotenean” liburua gaurko Irakurle Klubean mintzagai

Kixotenean, Iñigo Astizen eta Maite Mutuberriaren artean apaindutako liburua izango dute berbagai gaur arratsaldean Leioako Liburutegian biltzen diren Irakurle Klubaren lagunek, Kultur Leioaren lehenengo solairuko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietatik aurrera. Berria egunkarirako idatzitako artikulu sorta bat da liburu honen bizkarrezurra,…

Irakurle kluba :: “Zorion klandestinoa”

Udal Liburutegiaren euskara Irakurle Klubaren azaroko geralekuak pasaiari bat (behintzat) gehiago batuko du bere hilabeteroko hirugarren asteazkeneko paradan. Clarice Lispectorren kontakizun-liburua euskarara itzuli duen Iñigo Roque Eguzkitza datorkigu birritan irakurri beharreko obra honetaz berba egitera. Literatura brasildarra ez ezik mundu…