100 pertsona inguru batu dira gaur arratsaldeko 18:45ean Leioako Udaletxearen plazan herriko mugimendu feministak deituta. Nafarroako epaitegiak iazko San Ferminetan gizon gazteen koadrila batek Madrilgo neska bat bortxatzeatzeagatik gaur ezagutarazitako epaia erreusatzeko.
Epaiaren berri ezagutu eta berehala sare sozialen bitartez haserrea zabaldu da. Eta berehala lehenengo deialdiak ezagutu dira. Leioako Mugimendu Feministak 18:45erako egin du deia Udaletxeko plazan. Bertan herritar andana bildu da. Deitzaileek pankartan “No es abuso, es violación. Bortxatzaileak sutara! Guk sinisten zaitugu” jarria zuten. Pankartari eusten, Andrak taldeko kideak eta Leioako Talde Feministarenak.
Konzentrazioan parte hartu dutenen artean Leioako alkate Mari Carmen Urbieta eta EAJ/PNV, EH Bildu, Podemos eta PSEren zinegotziak azaldu dira. 19:00etan zuten hitzordua jarrita Udal Osoko Bilkura egiteko 19:00etatik aurrera. Ez dira egon PPren zinegotziak.
Bihar, eguerdiko 12:00etan berriro konzentrazioa
Leioako Mugimendu Feministak bihar eguerdirako konzentrazio berria deitu du, epaiaren aurkako jarrera agertzeko. Hitzordua Udaletxe aurreko Plazan izango da.
Okerrak zuzentzen:
Atzo gauen agertutako albistean herriko alkate Mari Carmen Urbieta eta EAJ/PNVren zinegotzirik ez zirela azaldu konzentraziora agertzen zen. Ez zen zuzena. Bai Mari Carmen Urbieta eta EAJ/PNVren zinegotziak ere Leioako Mugimendu Feministak antolatutako konzentrazioan egon ziren. Egon ez ziren bakarrak PP-ko zinegotziak izan ziren.
Lerrootatik herriko alkate Mari Carmen Urbietari zein EAJ/PNVren zinegotziei eta alderdi horri berari gure desenkusarik zintzoenak eskatu nahi dizikiegu izandako okerragatik.
Bakoitzari berea.