150 lagun bildu dira emakumeenganako bortizkeria errefusatzeko

Gaur, azaroaren 25ean, eguerdiko 12:00etan deitua zegoen emakumeenganako bortizkeria errefusatzeko konzentrazioa, Iparragirre kaleko Bulebarrean. Nazioarteko egunaren harira, Udalak deitua zuen, urtero bezala, konzentrazioa.

Bestetik, Suteak, gazte feministen herriko taldeak, horretarako deia ere zabaldua zuen.

Gaur, horrenbestez, bi pankarta egon dira elkarretaratze berean: bata, Udalarena, eta bestea, Sutearena. Udalarenean ‘Emakumeen aurkako indarkeriarik ez. No a la violencia contra las mujeres’ jartzen zuen. Sutearenean, ‘Biolentzi patriarkalei autodefentsa feminista’. Hasiera batean pixka aldenduta egon badira ere, laster pankarta biak jarri dira parean. Guztira, 150 leioaztar pasatxo bildu dira egindako deialdian. Konzentrazioaren panoramika laburra ikus daiteke ondoko bideoan.

Bi pankarta egon badira,hainbat hitzartze ere egon da. Batetik, udalak adostutako egunerako agiria irakurri da euskaraz eta erdaraz; Andrak elkartearen lehendakariak eta beste hainbat emakumek ere hartu dute hitza.

Azkenean, Sutea taldeko gazte batek beren agiria irakurri du.

Ondoren, bost minutuko ixilunea egin dute bertaratutakoek.

Ekitaldiari bukaera emateko, Zutik emakumeak, mugimendu feministaren ereserkia abestu dute bertaratu direnek.

Kirol taldeak, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Bestalde, asteburuan izandako zenbait partidutan, Leioa Waterpolo hainbat talde azaldu dira emakumeenganako indarkeriaren aurka. Ondorengo argazki biak horren erakusle:

Leioa Waterpoloren neska nagusien partidua. Argazkia: Leioa WLB
Leioa Waterpolo Taldea, emakumeenganako indarkeriaren aurka. Argazkia: Leioa WLB

Ez zen kirol talde bakarra holakorik egin zuena. Leioa Kirol Elkartearen kategoria ezberdinetako taldeek ere ‘Ez naiz zurea’ goiburu duten kartelak erakutsi dituzte partidua hasi baino lehen emakumeenganako indarkeriaren gaitzespen gisa. Hona hemen argazki horietako batzuk:

Leioa Kirol Elkartearen taldeetako bat ‘Ez naiz zurea’ goiburuko kartelak eskuan ateratako argazkia. Argazkia: Leioa K.E.
Leioa Kirola Elkartearen zenbait jokalari eta entrenatzaile ‘Ez naiz zurea’ goiburuko kartela eskuan ateratako argazkia. Argazkia: Leioa K.E.
Leioako K.E.ren talde baten partidua hasi baino lehen bi taldeek ateratako argazkia, ‘Ez naiz zurea’ goiburuko kartelekin. Argazkia: Leioa K.E.
Partidua hasi baino lehen ateratako argazkia, ‘Ni ez naiz zurea’ goiburuko kartelekin. Argazkia: Leioa K. E.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.