1931ko maiatzeko Osoko Bilkuraren erabakia

Gaurko irudia, 1931ko maiatzaren 23an Leioako Udalaren Osoko Bilkurak hartutako erabaki batena da.

1931ko apirilaren 16an, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu eta bi egun beranduago, Leioako Udala osatzeko akta formalizatu zen. 5.341 biztanle zituen herriak (1930eko erroldaren arabers). Leioako hautesleek hambai ordezkari aukeratu zituzten gorabeherarik gabeko hauteskunde egunean. Casa Consistorial izeneko barrutian izendatutako 6 zinegotzietatik 3k Eusko Alderdi Jeltzalearekin bat egiten zuten (Prudencio Udondo Sarria, Mauricio Olabarrieta Uriaguereca eta Eusebio Gaubeca Uriarte); alderdi sozialistaren ordezkari 1 (Leopoldo Sabatell García), monarkiko bat (José Ramón Arechavaleta Azcorra) eta “vasco independiente” gisa definitutako beste bat (Venancio Aurrecoechea Mota). Lamiakon, aldiz, guztiz kontrakoa gertatu zen, aukeratutako ordezkarien erdiak sozialistak ziren (Cesar Moja Villanueva, Santos Fernandez Blanco eta Luciano Bilbao Bilbao), nazionalista bat (Nicolás Bilbao Obieta), monarkiko bat (Claudio  Jauregi Libano) eta “independiente” bat (Ricardo Victoria Eehevarria).

Gai publikoak demokratizatzeak ezbaida politiko ugari ekarri zituen, krisi ekonomikoaren nabarmenaren garain. Apirilaren 16an egindako udalaren Osoko Bilkuraren lehen bileran Prudencio Udondo zinegotzia nazionalista aukeratu zuten alkate. Bertan ere, Sabino Aranaren erretratua eta Gernikako arbolaren irudia pleno-aretoan jartzeko eskatu zuten, baita Gernikan izango zen hurrengo euskal udalerrien  bilerara aurkezteko ordezkaria eta ordezkari ordezkoa izendatzeko ere. Errepublikarekiko eta “personalidad vasca integral de Euskadi”-rekiko leialtasuna aitortuta. Zinegotzi sozialistek, aitzitik, II. Errepublika finkatzeak lehentasuna zuela adierazi zuten.

Maiatzaren 23an egin zen Udalaren Osoko Bilkuran alderdi nazionalistak mozioa aurkeztu zuen Leioak euskal udalek hasitako mugimenduarekin bat egitea proposatzeko, “República Vasca (…) que vinculada a las demás Repúblicas hispanas formen federativamente la gran República española”. Hori horrela, Presidente del Gobierno Provisionalaren aurrean protesta institucional egiteko eskatu zuten, “porque la monarquía conculcó los derechos y libertades vascas” 1839ko legeari jarraiki.

Gaurko irudian, maiatzaren 23ko plenoan onartutako erabakiaren berri ematen duen urte bereko ekainaren 8ko ziurtagiria dugu, hitzez hitz, honakoa (gaztelaniaz) dioena: “Quedó retirado del orden del día de conformidad de los concejales, una moción de la minoría nacionalista en la que se proponía la adhesión del Ayuntamiento al movimiento iniciado por los Ayuntamientos vascos de laborar por el establecimiento de la República Vasca, protestar ante el Gobierno provisional  de la Ley de 25 de octubre de 1839 con la que se conculcó los derechos y libertades vascas, e interesar del Presidente de dicho Gobierno, la pronta y justa solución al problema nacional”.

Hilabete beranduago eta II. Errepublikako Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak izan baino egun gutxi batzuk lehenago, 1931ko ekainaren 14an, Euskal Estatutuaren aldeko Alkateen Batzordeak Lizarrako Estatutu gisa ezagutzen dena onartu zuen. Leioako Udalak horrekin bat egin zuen, zinegotzi sozialistak aurka jarri eta Nicolás Bilbao Obieta (zinegotzi nazionalista) udaleko ordezkari gisa izendatu zuten bozketaren ostean. Estatutuaren proposamenak interes eta eztabaida handia piztu zituen. Oinarrian, abendura arte definituko ez zen estatu-eredua zegoen; Lizarran (Nafarroan) onartutako estatutu-proposamenaren oinarrizko zenbait printzipiorekin aurrez aurre talka egiten zuen konstituzio laikoa onartuta.

(Testua Leioa 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan,                                                      Javier Buces Cabellok apaindutako liburutik hartua dago).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude