Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Gure erakusleiho honetara gaur dakarkizuegun argazkia 1979koa da. Jatorrizkoa Javi Landetak ateratakoa da, ziurrenik bere etxeko leiho batetik.
1979ko ekainean egin zen hauteskunde kanpainaren argazkia da. Diktadura osteko lehen udal hauteskundeetako argazkia, hain zuzen. Megafonia pasatzen ari zen kotxe karabana baten argazkia da. Iturribide atzeko errepidetik ari dira igarotzen kotxeak. Ezkerrean San Juan auzoko etxebizitzak ikus ditzakegu ere, eta horma bat hauteskunde-kartelez beterik.
Eskena hau, beste kotxe eta pertsona batzuekin, egun gutxi barru errepikatuko da, udal eta foru zein europear Parlamentuko hauteskundeen hasierarekin batera.