1989ko Korrika Leioatik

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur argazki zahar bakarra baino bi dakarzkizuegu. Biak 1989. urtean ospatutako Korrikaren 6. edizioarenak. Nagusika, Erromotik etorrita, Lamiako eta Txopoeta igarota, Leioako tren geltoki ingurutik Sabino Arana kalerako bidea hartzeko prest. 1.623 kilometroa egiten ari ziren tropelean zetozen korrikalariak.

Bigarrena Udondo plazan hartutako instantanea da. Honetan pankartan dagoen leloa da esanguratsuena: “Euskara benetan unibertsitatean” aldarrikatzen zuten orduan UPV/EHUko langileek. 

6. Korrika 1989ko apirilaren 14tik 23ra bitartean burutu zen Iruñetik Donostiara Euskara Korrika eta kitto, Euskal Herriak AEK leloak zeramatzala lasterketa herritarrak. José Miguel Barandiaran antropologo, etnografo eta arkeologo ataundarra omendu zuen. Lehen aldia izan zen Korrikak bizirik zegoen pertsona omendu zuela (Barandiaran 2 urte geroago hilko zen). Alderdi batzuk (PNV, EE…) Korrika ez laguntzeko eskatu zuten (Leioako Udalak, kasu, ez zion laguntzarik eskaini). Hala ere, arrakasta handiarekin burutu zen euskararen aldeko lasterketa herritarra.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude