2019-20 ikasturterako aurre matrikula epea urtarrilaren 28an zabalduko da

Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, urtarrilaren 28an irekiko du Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Otsailaren 8ra arte egongo da irekia epe hori (otsailaren 7ra arte, online eginez gero)

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordea lagun zuela, aurkeztu du 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula kanpaina, ¡Zatoz gurera!’ leloarekin.

Bi eta hiru urteko umeen familiek (2016 eta 2017an jaioak) 2019-20 ikasturterako aurre matrikula egin behar dute, orain, urtarrilaren 28 eta otsailaren 8ren bitartean. Aukeratzen duten ikastetxean egin behar dute.

Izapideetan laguntzeko asmotan Udalak ondorengo egunetan ikastetxean eskaerarekin batera aurkeztu behar den errolda ziurtagiria bidaliko die etxera familia horiei.

Eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak honako hauek izango dira:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean.
b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 14a.
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 21.
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 28ra arte.
e) Eskabidean atzera egitea: martxoaren 28ra arte.
f) Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 4a.
g) Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 11.
h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 6ra arte.
i) Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 7ra arte.
j) Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 8tik 15era arte. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.
k) Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 20ra arte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetarako ere egutegi hori berori ezartzen da. Hortaz, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen diren gazteen kasuan ere, ikastetxez aldatu behar badute, epe horretan ere egin behar da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude