2019ko Mendi Astea Kultur Leioan Otsailaren 6tik 14ra

Otsailaren 6tik 14ra luzatuko aurten Leioako Mendi Astea, Kultur Leioan, urtero bezala, Leioa Mendi Taldeak antolatua.

Aurtengo programa bi astetan luzatuko da. Lehenengo egunean, bihar, otsailak 6, asteazkena, Yhabril argazkilariaren hitzaldia egongo da. Gaia, ‘Mendi-argazkaliritza eta neguko kirolak’ izango da. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Kultur Leioaren Auditoriumean. Sarrera doakoa izango da (lekua bete arte).

Bigarren hitzaldia, Juanra Madariaga mendizaleak emango du, otsailaren 7an, ostegunean. Izenburua, ‘Manaslu, bi mendi’. Madariagak mendi horretan egindako espedioetako bizipenak azalduko ditu. Aurreko egunean bezala, arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Auditoriumean. Sarrera ere, doakoa.

Otsailaren 10ean, igandez, mendi-irteera antolatua dago, Azazetako Zirkora (Araba). Irteera orduak eta lekuak Leioa Mendi Taldearen gainontzeko irteeren berberak dira.

Hurrengo astean, otsailaren 13an, asteazkenez, eta otsailaren 14an, ostegunez, Mendi Tour Zine Jaialdiaren onena proiektatuko da Kutur Leioaren Auditoriumean. Hasiera, aurreko egunetan bezalaxe, arratsaldeko 19:30ean izango da. Baina, hitzaldietan ez bezala, bi egunotan sarrera ordaindu beharko da. Egun bakarreko sarrerak 3 € balio du. Bi egunetarako bonoak, 5 €.

Zehazki, otsailaren 13an The Search for the Wooo’ eta‘The Dawn Wall’ dokumentalak proiektatuko dira. Eta ostegunean, hilaren 14an, ‘Notes from the Wall’ eta ‘This Mountain Life’.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude