Gaur, azken hiru asteazkenetan bezalaxe, Osasungintza sistema publiko eta kalitatekoaren aldeko konzentrazioa burutu da Leioako Osasun Zentroaren atarian.
Gaueko 19:00etan egin dute konzentrazioa, ordu erdiz.
Bukaera aldean, bertaratutakoek eztabaidatu dute konzentrazioekin jarraitzea ala ez.
Azkenean, proposamen bat luzatu da datorren asteko ostiralean, arratsaldeko 19:00etan berriro geratzeko herriko Osasun Zentroaren atarian. Baina egun hartan, ordu erdiko konzentrazioa baino, giza-katea egingo da, Sabino Arana kaletik aurrera, Osasungintza sistema publikoa defendatzeko, Lehen Arretarako baliabide gehiago eskatzeko, inbertsio handiagoa eskatzeko eta murrizketei eta pribatizazioei ezetz esateko.