50 pertsona bildu dira preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko

Berrogeita hamar lagun bildu dira euskal preso eta iheslarien urteko azken ostiraleko konzentrazioan Iparragirre Zeharbideko Bulebarrean, guztien etxeratzea eskatu dutelarik. Era berean, Imanol Iparragirre preso larriki gaixoaren egoera salatu dute bertaratutakoek, beraren askatasuna eskatuz.

Konzentrazioaren bultzatzaileek hurrengo egunetan burutuko diren beste ekimenak ere gogoratuko dituzte: urteko azken egunean, hilaren 31n, eguerdian 12:00etan) Basauriko kartzelaren aurrean burutuko den konzentrazioa eta arratsaldeko 7:00etan, herriko Plaza Gorrian egingo den euskal preso eta iheslarien aldeko topa. Azken ekimen hau, poema biren irakurketa musikatuarekin hasiko dute, horren ondoren topa egiteko urteko agur gisa eta 2018an euren herritik urrun daudenak etxeratzeko gogoan izanik.

Datorren urte hasieran, bestalde, presoen aldeko nazio mailako manifestazioa burutuko da, Sare erakundeak antolatua. Hilaren 13an izango da, Bilbon, arratsaldeko 17:30etan hasita, “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude