58. Bizkaiko Aurresku Txapelketa eta Emakumezkoen XI.a Ondizko Jaietan

Datorren irailaren 9an, igandearekin, arratsaldeko 7:00etan, ospatuko da Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 58. edizioa. Horrekin batera, XI. Ondizko Emakumezkoen Aurresku Txapelketa ere burutuko da, Udalaren Kultura eta Gazteria Sailak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera. Txapelketan, beraz, bi modalitate egngo dira, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aurreskua.

Bi maila ezarri dira modalitate bakoitzerako: 16 urte baino gutxiagoko aurresku-dantzariak eta aurresku-dantzari nagusiak (16 urte baino gehiagokoak). Hiruna sari banatuko dira modalitate modalitate eta adin bakotzeko. Nagusien mailan, 450 € eta garikurra lehenengo sariari; 300 € eta garaikurra 2. sariari eta 150 € eta garaikurra 3. sariari. Gazteen mailan, honakoak izango dira sariak: lehenengoari, 200 € eta garaikurra; bigarrenari, 150 € eta garikurra eta hirugarrenari 100 € eta garaikurra.

Modalitate bakoitzean, gainera, saririk jaso ez duen Leioako aurresku-dantzari hoberenarentzat Leioako Udalaren sari berezia ere banatuko da. Horrezaz gain, aurreskulari guztiek 50€ jasoko dute, dieta moduan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude