A3414 Bilborako autobus zerbitzuan aldaketak hilak 10, ostegunerako

2019ko urtarrilaren 10ean, 17:40etatik eta zerbitzu amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) Leioatik doazen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko direla iragarri du Bizkaibusek.

Horrez gain, Leioara doazen Bilboko irteerak Gran Via 63tik abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 17:40etako irteera 17:50ean izango da eta horrela 22:30era arte.

Beraz, 17:40tik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñasen kokatuta dagoen bidaiariak igotzeko eta jaisteko geralekua kendu egingo da. Aldaketaren arrazoia San Mames futbol zelaian, 19:30etatik aurrera Athletic eta Servilla taldeek jokatuko duten norgehiagoka izango da, Bizkaibusek jakitera eman duenez.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude