Euskararen nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi prestatu ditu udalak herrian. Honako hauek:
13:00etatik – 15:00etara Txikiteroak Boulebardetik, Luis Bilbao Libano kaletik eta Euskal Etxeen Plazatik ibiliko dira.
11:30etik – 12:30era Txokolatada Bulebarrean.
12:30etik – 13:30era Pac-Man Dantz!
Abenduaren 9an-10ean
17:30ean “Lego Ningajo” pelikula. Kultur Leioaren Auditoriumean. 110’ko iraupena. Prezioa: 3,50 € .
Abenduaren 9an-10ean-11n
20:00etan “Handia” pelikula. 114’ko iraupena. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrerak 4,50€ (astelehenean, 3,50 €).
Aurrekoez gain, eta nahiz eta Euskararen Egunaren barruko ekimen gisa ez zabaldu, Kultur Leioan honako ekitaldiak egongo dira hurrengo egunetan:
Abenduak 2 “Mis karaoke” antzezlana. Metrokoadroka & Pez Limbo. Kultur Leioaren Auditoriumean. 20:30ean. Sarrera 6 – 12 €. Abenduak 3 “Margolaria” diskoaren aurkezpena. Mikel Urdangarin. Kultur Leioaren Auditoriumean. 19:00etan. Sarrera 6 – 12 €.
Abenduaren 2rako IES Barandiaran Behekoan prestatua zeukan egitaraua (mahai-ingurua, skate eta graffiti tailerrak) bertan behera uztea erabaki du Udalak, eguraldi txarra iragarrita baitzegoen. Udalak adierazi duenez, zehazteke dagoen beste data batetan burutuko dira gaurko iragarrita zeuden ekitaldiak.