Asteburu hau ekintzaz beterik dator Leioara. Asteburu guztian zehar Ertibil Bizkaia 2017 arte visual en erakusketa ibiltaria ikusi ahal izango da Kultur Leioan.
Ostiralean, haurrek Irrien lagunen “Piratak” ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, Udalaren Euskara Zerbitzua antolatzen duen “Barikuetan jai” programaren barruan. Arratsaldeko 17:30ean izango da Kultur Leioaren arkupeetan. Arratsaldeko 20:30ean Kultur Leioan “El fin de las cosas” ikuskizuna izango da. Dantza garaikideko ikuskizun honetan pertsonen artean harremanetan jartzeko moduaz, hartzen ditugun erabakiez eta horiek gure aldamenekoengan duten eraginaz arituko dira.
Larunbatean Waterpolo eguna izango da Leioan. Egun osoan zehar ekintzak egongo dira Boulebardean. Taldeen aurkezpenak, haurrentzako ekintzak, bazkari herrikoia, mus txapelketa, musika, zozketak eta abar.
Larunbatean ere, kirol talde leioaztarrak lehiatuko dira, futbolean, saskibaloian eta waterpoloan. 15:30ean Leioako Emakumeak Tolosa CFren kontra lehiatuko dira Tolosan. 18:00etan, Mungian, emakumezkoen 2. Nazional mailako Leioa Saskibaloi Taldeak Mungia ST-ren kontra jokatuko dute. Eta 20:15ean Euskal Herriko Ligaren 1. mailako Leioa Waterpolo taldearen gizonezkoek CW Donostia-ren kontra jokatuko dute Paco Yoldi igerilekuan.
Igandean gizonezkoen futbolaren txanda helduko da. Nafarroako Erribeherako hiriburan arituko da SD Leioa CD Tudelanoren aurka arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Eta astuburuko agenda región bukatzeko, arratsaldeko 18:00etatikk aurrera, Kultur Leioan, familia-antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu, “Petit Princeps” ikuskizunarekin, Mumusic Circus talde katalanaren eskutik.
Asteburu on batez gozatzeko badago zer egin eta zer ikusi!