AEK-k astelehenean zabalduko du 2019/2020 ikasturterako matrikulaldia

Euskara ikasteko eskaintza zabala edukiko du eskuragai gure hizkuntza ikasi nahi duen orok: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, mintzapraktika taldeak eta jarduerak…

Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera egongo da. Gainera, AEK-n izena ematen duenak doan jasoko du AIZU! aldizkaria.

Informazioa jaso nahi duenak Leioako Lamia Euskaltegira jo dezake, bertako eskaintza ikusi eta beraiekin harremanetan jartzeko.

AEK-n, koordinakundeak dioenez, “euskara ikasteko eta lantzeko aukerarik hoberena izango duzu; izan ere, euskara irakasteko modu efektiboa aurkiko duzu. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta bizi esperientzia aparta biziko duzu eta harreman pertsonal zein profesionalak euskaraz egitea lortuko duzu; hots, gurean euskara ikasteko modu praktikoa topatuko duzu”.

Irailean, euskara eskola bat doan jasotzeko aukera

Bestalde, Koordinakundeak adierazi duenez, irailaren 17an, ate irekiak antolatu dituzte AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen direnentzat) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apuntatzeko, AEK-ren euskaltegira jo behar da. Klaseak, kasu bietan, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Info +

Leioako Lamia AEK Euskaltegia   Dr. Luis Bilbao Libano, 8

Informazioa telefonoz jasotzeko  94 464 60 63

Informazioa emailez jasotzeko  lamia@aek.org

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude