After Life, Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketako irabazle orokorraRSS Blog Bloga

Barakaldoko After Life taldea Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketako irabazle orokorra izan da. Eta gainera, Metal modalitateko irabazlea izan da ere. Finalak ekainaren 14an ospatu ziren Ikea Barri Plazan. Pop-rock atalean Salamakako Bye Bye Lullaby taldea eta Bartzelonako Lemozine taldea izan ziren parte hartzaileak. Metal atalean, Barakaldoko After Life talde eta Berangoko 4 Villains taldea.

Pop Rock modalitateko irabazlea Salamankako Bye Bye Lullaby taldea izan da eta “Euskarazko abestirik onena” sari berezia Desira taldeak lortu du “Desira” abestiarekin. “Leioako Udala” saria Herio talde leioaztarrak irabazi du.

Hona hemen talde barakaldarraren bideo bat: .

Honetan, aldiz, Desira taldeko “Desira” -Leioan saritua- eta “Neu naiz” kantak ikus ditzakezue:

Eta honetan Salamankako Bye Bye Lullavby taldearen “Origen” diskaren bideoklip ofizialaren bideoa:

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude