Aintzinako Eguna ospatuko da asteburuan

Leioako koadrilak berotzen hasiko dira asteburu honetan Mugi Leioako Gazteak antolatutako Aintzinako Egunarekin. Aurten jai honen IX. edizioa izango da.

Jaiari ostiralean, ekainaren 14an, emango zaio hasiera, Estartetxe gunean hasiko den Gaztepoteoarekin, arratsaldeko 20:00etan, Sakatu elektrotxarangak alaitua.

Hurrengo egunean, ekainaren 15ean, larunbatean, goizetik gauera luzatuko dira ospakizunak.

Eguna goizeko 10:30ean hasiko da Sukalki txapelketarako izena ematearekin. Jarraian, 11:00etan, Zumba klasea eta Rally solidarioa (kotxeen erakusketa) izango dira.

Eguerdian, antzinako jolasen tartea izango da.

Arratsaldeko 14:00etatik 14:30era, sukalkia aurkeztu beharko da, 14:30ean dastatua izateko. Eta 15:00etan koadrilen bazkariari hasiera emango zaio, bertsolariek girotuta.

Bazkalostean bingoan aritzeko parada egongo da.

Arratsaldeko 17:00etan Euskal Jantzien desfile txapelketa egingo da. Eta bazkarilekua batu ostean, 19:00etan, sukalki eta jantzien sari banaketa egingo da.

Horren ostean, 19:30ean, gaztepotea egingo da (Ikea Barri gunetik abiatuta).

Eta 23:00etatik 3:00ak bitartean, Erromeria egongo da Ikea Barri Plazan, Garilak 26 taldeak alaituta.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude