Akilone baserria, Udondon

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gure argazki galeria partikular honetara gaur dakarkizuegun argazkiak egungo Udondoko Bulebarraren ondoan aurkitzen zen eraikuntza erakusten digu.

Ziurrenik soilik adinez nahikoa nagusiak direnek /garenok gogoratuko dira/gara horretaz, batek baino gehiago gogorapen lausotua izanik ere. Egun dagoen Holte Hogar enpresaren aurrean aurkitzen zen, Udondon, gaur egun Bulebarraren ondoan aurkitzen den parkinean.

Ikus daitekeenez, elurte baten ostean ateratako argazkia da. Etxebizitza lehenengo solairuan aurkitzen da, hara igotzeko eskailerak igo behar direlarik. Beheko solairuan han bizi zirenen eginkizunen leku eta gordelekua ere izaten zen.

Akilone baserria (Aquilone erderaz) zen. Angel San Juan-en etxebizitza lez agertzen zen 1905eko erroldan agertzen da, nekazal etxebizitzenean, Jesús Basañez-ek idatzitako Lejona, anteiglesia vizcaína liburuan aipatua.

Bere atzean zein aurrean ikus daitezke gaur egun ere zutik dirauten etxebizitzek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude