Antzerkia
Kabia Teatroa (Euskadi)
Alicia lo geratu da. Haren amak txikitan kontatu zion amets bat bizitzen ari da. Aliciak amets egiten du lurralde miresgarrian dagoela, amets egiten du munduko biolinistarik onena bihurtuko dela, amets egiten du biolinaren hariak laztantzea nahikoa izango duela mundua haren doinuekin dantzatzen hasteko. Ametsa ez da egi bihurtzen, ordea; eta ametsek, edo egi bihurtzen dira, edo gero eta amesgaizto beldurgarriago bilakatzen dira. Alicia esnatzeko gai izango da dena galdu baino lehen? Gai izango ote da berriz bizitzeko? Aliciarik egon daiteke Aliciaren ostean?
Lewis Carroll-en Alician oinarritutako komiki eszeniko horren bidez, konpainiak tristezia eta bizitzaren erdira aldera azaltzen den hutsune existentziala aztertzen ditu; alegia, edozer hasteko beranduegi eta dena amaitzeko goizegi den une hori. Antzezlanak jolas bat plazaratzen du umoretik eta edertasunetik abiatuta: irudi bizidunen bitartez eraikitako mundu oniriko bat eszenaratzen du bideo mapping-aren bidez, antzerki-koreografiaren eta proiekzio bizidunaren arteko sinbiosi bat.
“Alicia”-ri euskal ikuskizun onenari 2017ko Ercilla Saria eman diote.
Laburrean
Zuzendaritza Borja Ruiz
Dramaturgia Emilio Encabo, Kabia Teatro
Espazio eszenikoa Eider Ibarrondo, Kabia Teatro
Soinu-espazioa Tracken Studio
Ilustrazioak Ane Pikaza
Antzezleak Haizea Aguila, Florentino Badiola, Karol Benito, Yolanda Bustillo, María Goiricelaya, Javier Liñera, Juana Lor
Animazione Gheada
Iraupena 75′
Hizkuntza Gaztelania
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Martxoaren 9an
Ordua 20:30ean
Sarrera 6-12 euro