Gaur, otsailak 23 (Auditorium, 20:30 h) Huts Teatroa euskal konpainiak Hozkailua antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Umorea eta absurdoaren ildotik abiatuta, 80. Hamarkadan bizi izan ziren gazteen erretratua burutuko du Huts Teatroak. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
Laburrean
Idazlea Unai Iturriaga
Zuzendaria Manex Fuchs
Aktoreak Ander Lipus, Patricia Urrutia
Musika Asier Ituarte
Eszenografia Amaia Garate
Jantziak Marodi Sorkuntzak
Ekoizpena Huts Teatroa (ArteDrama)
Data Otsailak 23
Ordua 20:30
Lekua Kultur Leioaren Auditoriuma
Hizkuntza Euskara