Bihar, ekainak 16, goizeko 10:00etatik aurrera, 2018ko San Juan Jaien Antzinako Eguna ospatuko da.
Jaiaren hasiera 10:00etan izango da, Sukalki txapelketaren izen ematearekin batera. 11:30etan Euskal Zumba egongo da. 13:00etan, koadrilen arteko herri jokoak izango dira; 15:00etan, bazkaria. Arratsaldeko 16:00etan, bingoan jolasteko parada egongo da. 19:00etan, dantza poteoa Bulebarretik abiatuta eta, gaueko 23:00etan, Erromeria, Oxabi taldearekin, Ikea Barri Plazan.
Antolatzaileek baserritarrez jantzita joatea eskatu diete jai honetan parte hartzeko asmoa dutenei.