Urriak 31ko gauean Arimen Gaua ospatu ohi da. Aurten, beste behin ere, herrian hainbat ospakizun egongo dira hori dela eta.
Lehena udalerriaren erdialdean burutuko direnak izango dira, gaur bertan. Gau hau antolatzeko hainbat eragileen lana egon da; Mugi gazteen elkartea, Merkatarien elkartea, Betiko ikastola eta Altzagako Gurasoen Elkarteak, Zasi dantza eskola eta hainbat tabernarirena.
Eta horien guztien lanaren emaitza, hauxe da:
18:00 Umeentzako tailerrak, Bulebarrean
20:00 Txokolatada, Bulebarrean
20:30 Trikipoteoa Jokin, Lalu, In&out, Kafeteria Estartetxe, Mystory, Poppulus, Maitane, Alexander´s eta Gambrinus
22:30 Argizarien banaketa, Bulebarrean.
23:00 Arimen gaueko ikuskizuna, Bulebarrean.
00:00 Musika animazioa, Ikeabarri plazan.
Baina, horretaz gain, Txorierri auzoan ere “Halloween” ospatuko dute azaroaren 2an, larunbatez.
Auzo horretako ospakizunak honakoak izango dira:
17:00 Beldurrezko pasarte misteriotsuaren ateak irekitzea 18:30 Oliver magoaren ikuskizuna 20:00 Txokolatada