Arnaldo Otegi, astelehen eguerdian UPV/EHUko Campusean hizlari

Arnaldo Otegi, EH Bilduren idazkari nagusia, datorren astelehen eguerdian egongo da UPV/EHUko Leioako Campusean hitzaldi bat ematen.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan.

EH Bilduk “Euskal Herritik faxismoari aurre egiten” jarri du hitzaldiaren izenburu gisa. Koalizio subiranistaren liderrak ekiataldia baliatuko du egoera politiko espainiarra eta Euskal Herrikoa aztertzeko eta EH Bilduk azken aldian hartu dituen jarrerak “trifachito” ezizenez izendatu denari (PP, Ciudadanos eta Vox-i aipu eginez) aurre egiteko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude