Arratsaldeko 16:47an helduko da Korrika Leioara apirilaren 10ean

21. Korrika, euskararen aldeko lasterketa ibiltaria bihar, apirilak 10, asteazkena, helduko da gure herrira.

Arratsaldeko 16:47an izango da. Erndiotik, erreka ondoko errepidetik helduko da Leioara.

Gure herriko lehen kilometroren zatiak (1.495A) Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak korrituko du. Ondoren, 1495B zatian erabakitzeko eskubidearen alde lanean diharduen Gure Esku elkarteak eramango du lekukoa. Eta 1.495C-an Altzagako Guraso Elkarteak.

1.496A kilometroa Betiko Ikastolak egingo du. 1.496B zatiaren ondoren, Ernai gazte erakundeak hartuko du lekukoa, eta 1.497Bn Sortu Leioaren txanda helduko da. 1.497C zatia EH Bildu Leioari egokitu zaio.

1.498A kilometroak Gure Ohiturak dantza tzaldeak korrituko du, eta ondoren, Mastitxu Euskaltegiaren txanda izango da. 1.498C kilomeroa Amets Berria elkarteak egingo du.

1.499A kilometroan Udalaren txanda helduko da. 1.499B zatia San Bartolomeko Jai Batzordearena izango da. 1.500A zatian Barandiaran Institutokoek eramango dute lekukoa, eta 1.500Bn Leioako Campusean dagoen Ostalaritza Eskolak hartuko du.

1.501 kilometroa Euskal Herriko Unibertsitateak egingo du. 1.502 kilometroan Goiherri Sokatira Taldeak hartuko du euskararen lekukoa. Azkenik, 1.503A Esnatu Leioari egokitu zaio. Guztira, 18 herriko elkarte eta erakundek eramango dute euskararen lekukoa gure herrian zehar.

Korrika gure herritik igaro ostean Korrika Jaia egongo da Sakoneta Kiroldegi aurreko Plaza Gorrian, 18:00etatik aurrera. Ordu horretan txokolatada egongo da. Ondoren, 18:30etik aurrera, Korrikaraokea egongo da, Kurkudi tabernaren eskutik. Eta 19:00etan, dantza plaza Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen eskutik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude