Artea Gune Komertzialean bi adingaberi sexu-abusu saiakera egitea egotzi diote gizonezko bati

48 urteko gizonezkoari Artea eremu komertzialaren parkinean hurbildu zen bi adingaberi sexu-abusu saiakera egitea egotzi diote, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Ostiral arratsaldean gertatu zen guztia. Lau adingabe horietako baten amaren zain zeudela, bat-batean, gizon bat hurbildu zitzaien, eta, autotik jaitsi gabe, auto barrura sartzeko esan zien biri. Neskatoek uko egin zioten eskatutakoari, eta adingabe horietako baten ama zer gertatzen ari zen galdetzera bertaratu zenean, gizonak alde egin zuen.

Handik denbora gutxira, emakumeak gertatutakoa salatu zuen ertzain-etxean. Ertzaintzak erasotzailea identifikatu zuen, eta biharamunean atxilotu zuten, Erandion. Getxoko Instrukzio Epaitegiak adingabeei sexu-abusu saiakera egitea egotzi dio atxilotuari.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude