Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Igande honetako argazki zaharra 1998 urtean aterata dago. Askori kostatuko zaio jakitea zer den bertan agertzen dena Baita herriko zein lekutan dagoen.
Polemikoa izan zen urte hartan eraikuntza hori. Herriko zabortegia zenaren gainean eraikitzeko proiektua baitzen. Horretarako, zabortegia ixtea eta ‘gelaxkak’ ere sortzea, kutsatutako lur-zoruak tratatu behar izan zuten eraikinaren sustatzaileek.
Eta herrian zenbait salaketa azaldu ziren ere. Orduan, gaur bezala, PNV eta PSE-EE (PSOE) zeuden udal Gobernuan. Polemika egon zen lur-zoruak benetan deskontaminatu ote ziren ala ez eta, oroz gainetik, batzuk proiektuarekin lortuko zituzten mzokin ekonomiko itzelen inguruan. Eta hori zabaltzea, herriko dendari txikiei azken ziztada ematea izango litzatekeela.
Egia da komertzio txikia gainbehera zegoela (Iparragirre Zeharkalearen Eroski merkatalgune handia zabaltzearekin batera hasita), baina egia da ere horrek are egoera okerragoan utzi zituela herriko dendari txikiak.
Bai, Arte Merkatalgune handiaz ari gara. Baina, egun, krisia bera eta beraren antzeko guneetara heldu dela esan daiteke. Askok uste izango zuten eurei ez zitzaiela helduko baina, tira, hauek ere pipiak jota daude (gune itxiak, aldaketa etengabeak…). Nork esango zuen 1998an!