Arte eszenikoak :: Linbo Planeta, Kultur Leioan

ANTZERKI FAMILIARRA
Dejabu Panpin Laborategia (Euskadi)

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso? Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada.

Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sor­tzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria.

Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.


Laburrean

Egilea  Ainara Gurrutxaga
Zuzendaritza  Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo
Eszenografia  Urko Redondo
Antzeleak  Miren Alkala, Alvaro Garayalde
Iraupena 50′
Hizkuntza  Euskaraz
Ikuslegoa  +6 urte
Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna  Otsailaren 11n
Ordua  18:00etan
Sarrera. 2,5-5 €

Info +

Web orria  Dejabu Panpin Laborategia

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.