Askartza txapeldunorde Donostia Hiriaren II. Waterpolo Txapelketan

Claret Askartza Waterpoloren senior taldea txapeldunorde geratu da abuztuaren 17 eta 18an jokatu den Donostia Hiriaren Bigarren Txapelketan.

Txapelketan, antolatzaileez gain  —Donostia Waterpolo Taldea —, Castelló Waterpolo Taldea, Navarra Waterpolo Taldea eta Claret Askartza Waterpolo Taldea aritu dira jokoan.

Askartzaren senior taldeak Castelló Waterpolo Taldea izan zuen aurkari jokatutako lehen finalerdian, hiru golen aldearekin menderatu zuena (10-7). Txapelketaren lehen eguneko bigarren finalerdian Navarra Waterpolo Taldeak Donstia Waterpolo hartu zuen mendean,  9-20 irabaziz. Egunaren laburpena, hemen ikus daiteke.

Hurrengo egunean, hirugarren eta laugarren postuak lehiatzeko partidua Castelló taldeak irabazi zuen, Donostia 15-3 mendean hartuz. Navarra Waterpolo eta Askartza Waterpolo taldeen arteko finalak, nafarrek eskuratu zuten, asko leihatutako partidua jokatu ostean, hiru golen aldea eskuratuz, 15-12 azken emaitza izanik.

Donostia Waterpolo Taldeak prestatutako Txapelketaren irudien laburpentxoa hemen ikus daiteke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude